Baltistan Fundaziokoak

Aste honetan, LH3 eta LH4ko ikasleek Baltistan fundazioaren bisita jaso dute ikastolako areto nagusian.

Ikastolako gurasoa den Ainhoa Azpeitia etorri da elkartearen izenean eta elkartasunaren gaia jorratu du gure ikasleekin.

Fundazioak Pakistanen egiten duen lanari esker, bertako ikasleek eskolara joateko aukera dutela ezagutu dute. Irudien eta Ainhoaren azalpenen bitartez bertako bizimodua eta eskolak ezagutu dituzte

Bestalde, abenduaren 14ean, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan, martxan jarri berri duten hezkuntzako bonoen kanpainaren aurkezpena egingo dute Tolosako Kultur Etxean. Iñurrategi anaiei eta Baltistan Fundazioari buruz argitaratu berri den komikiaren aurkezpenarekin batera, fundazioaren proiektuak eta asmoak aurkeztuko dituzte.