Errefuxiatuen migrazio prozesua
Matiz elkartearekin elkarlanean, DBH1eko ikasleek "Zuri dagokizun jolasa" tailerrean parte hartu dute.
2 orduko tailer ludikoa izan da, antzarraren jokoa eta trivial jolasaren antzeko taula erraldoi batekin, eta metodologia dinamiko eta parte hartzaile baten bidez, errefuxiatu eta etorkin batzuek migrazio prozesuan jasaten dituzten egoerei buruz hausnartu dute.
Antzara-jokoaren ibilbidea egin dute etorkin guztiek bere proiektu migratzailearen zehar pairatzen duten arazo eta zailtasunak anitzak ikustearren. Taularen lehenengo laukiak migrazioaren arrazoiei buruzkoak izan dira; erdikoak, desplazamendu mota eta helmuga diren herrialdeei buruzkoak; eta azkenengoak, gizarte berrira moldatze prozesuari buruzkoak.