Errigorako saskiak

Aste honetan Errigorako saskiak jaso ditugu Erriberatik.

Batxilergoko ikasleen laguntzarekin, kaxa guztiak Usabalgo gimnasioan gorde ditugu eta larunbat honetan, goizeko 9etatik 13etara bertan egongo gara kaxak banatzen.

Kotxez patiora sartzeko aukera izango duzue ondorengo norabidean:

Sarrera Eguzkilore aldetik eta irteera Suhiltzaileen aldetik.

Eskuz ordaindu behar duzuenoi, kopuru zehatza ekartzea eskertuko genizueke.

Kaxen prezioa: Beltza 55 euro, berdea 65 euro eta zuria 75 euro.