Euskaraldiaren

Azaroaren 20an Euskaraldiari hasiera ekitaldi alaia eman genion Laskorain Ikastolan.

Gure ikasle zaharrenak gazteenen etxera hurbildu ziren, ahobiziak, belarriprestak,....Kidetze horrekin gainera, Euskaraldiak musika, doinuak, dantzak, kantak, txaranga ekarri zituen Sakramentinoetara eta festa lehertu zen!

Benetan polita, goxoa izan zen txikienen harrera, hormairudiz apaindurik baitute Ikastola. Irribarreak marraztu, besoak gora luzatu,.....eta dantza!!!

Euskara izan da eta izaten jarrai dezala zubi, elkargune, eta eskaini diezagula arigune.

Horixe baita Laskorain Ikastola eta horixe gure erronka kalean ere!!!

Goizeko laburpen bideoa