Urteko Batzarra

Bazkide agurgarri hori:

Azaroaren 24an, asteartea, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30ean). COVID-19aren ondorioz, bilera telematikoki egingo dugu, eta bertan parte hartzeko ondorengo loturaren bidez eman behar duzue izena.

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

1.      Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.

2.      Aurreko urteko aktaren berri eman.

3.      Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan

4.      Ekonomia:

·2019-2020 Balantzea eta 2020-2021 aurrekontua.

5.      Irakaskuntza:

·2019-2020 emaitza eta balorazioak

·2020-2021 Urteko plana: proiektuak eta helburuak

6.      Galdera eta eskeak

 

Agur bero bat.