Baso eskola

Udazkenarekin batera Lehen Hezkuntzako 1 eta 2. mailako ikasleek Amarotzeko basoaz gozatzeko aukera izaten ari gara.

Urte garai honetan ikaragarri polita dago. Basoa etengabean aldatzen ari da eta joaten garenero naturak zerbait berria eskaintzen digu.

Espazio aske honetan gure ikasleen irudimena ere martxan jartzen da eta beraien arteko harremanak sendotzen dira.

Dudarik gabe Baso Eskolarekin gozatzen ari gara!