Ukendua egin dugu
Udazken gaiarekin lotuta, erromero eta oliba oliozko pomada egin dugu, Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko haurrekin.
Gel hidroalkoholikoaren erabileraren ondorioz, eskuak lehorragoak dauzkagu. Gure eskuetako azala hidratatze aldera, pomada hau egitea erabaki genuen. Horretaz gain, zaurien orbaintzea eta sendatzea hobetzeko eta bizkortzeko balio du.
Haur talde bakoitzak, bere ukendua prestatu du. Horretarako, erromeroa bildu, aletu eta pomada prestatu dute taldean. Bukatzeko, haur bakoitzak etxetik ekarritako kristalezko poteak bete ditu eta etxera eramateko prestatu.
Ukendu hau prestatzeko prozedura ikusgai duzue grabatu dugun ondorengo bideo honetan.