Gau beltza

Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoen bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Europa osoan. Baita Euskal Herrian ere. Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Bizipenak aldatu egin dira, eta honekin batera, jaiak eta tradizioak. Hauek iraungo badute, gaurkotasunera egokitzen direlako izango da; eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian. Berreskurapena baino, ospakizunaren berrinterpretazioa edo birsortzea ari da izaten.

Haur Hezkuntzako ikasleei, tradizionalki zer den eta zer egiten zen azaldu diegu lehendabizi. Abesti batzuk abestu ditugu eta lanketa hau egin dugu: Zeri diogu beldurra? Zerk izutzen gaitu gehien? Bakoitzak bere bizipenak eta bere beldurrak ditu. Barrura begirako ariketa egiteaz gain, ditugun beldur horiei modu kolektiboan erantzuteko aukera bat eskaini diegu. Taldeka elkartu, beldurtzen gaituen horretaz hausnartu, paperean idatzi edo marrazkia egin, eta elkarrekin erre ditugu, kearekin batera desagertu daitezen.

Argazkiekin batera abestia txertatu dugu.

Fitxategia: