Ikastolako baratza martxan

Baratza proiektua martxan jarri dugu LH5. mailan.

Udaran ikastolako hainbat famili lan eta lan aritu dira Iurramendiko baratzan, eta udaran landatutako barazkiak bildu ditugu azken saioetan eta Zutani gizarte laguntza elkarte tolosarrari eman dizkiogu. Nekazaritza eta landa eremua ingurunean bizi arren eta gutako askok baserria eta baratza oso gertu izan, gizarteak eraman gaituen bizimoduan ahaztuta dugu janaria nondik datorren eta nola ekoizten den.

Horretaz gain, baratzaren bidez ikastolarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden gaiak lantzea ere ahalbidetzen du