Europako 6 ikastetxe, elkarrekin lanean
Urte bat pasa da, jada, Erasmus+ proiektu bat aurkezteko lehen gonbidapena jaso genuenetik. Aste honetan, lehen bilera ofizial eta internazionala egin dugu, Norbegiako, Alemaniako, Belgikako, Errumaniako eta Poloniako ikastetxe banatako arduradunekin.
Egiari zor, ikasturte zaila izango dugu nahi genuen hori nahi genukeen modura egiteko, baina motorrak berotzen hasiak gara eta ikasle zein irakasleak lanean ari gara dagoeneko "Remembering the past for a common future" proiektuan (Iraganari erreparatuz, etorkizuna eraiki). Horretarako, Giza- eta Gizarte-zientzietako modalitatean Historia ikasten duten Batxilergo 1eko ikasleak protagonista izango dira.
Pandemia-egoera honek, hasiera batean, ez digu beste herrialdeetara bidaiatzen utziko, baina ikastetxeen artean sortu den giro onak eta gure ikasleen inplikazioak ziur emaitza bikainetara irekiko digula bidea.
Hala izan bedi!