Beka eskaera

BEKA eskaera egiteko epea zabalik dago azaroaren 9a bitarte. Eskaera bideratzeko betebeharreko baldintzak ondoko artxiboan dituzue eskura.

2019/2020 ikasturtean beka eskaera egin zuten ikasleen inprimakiak jaso eta atzekaldean agertzen den kodearekin, zuek etxetik eskaera bideratu dezakezue hezkuntzako web orritik ondorengo loturan sartuta.

Eskaera berria egiten duten ikasleak bi aukera dituzte:

o   On-line bidezko eskaera: gurasoak etxetik egin dezake eskaera hezkuntzako orrialdean ondorengo loturan. Ondoren dokumentua inprimitu, sinatu eta ikastolako idazkaritzara ekarri behar du.

o   Ikastolan bertan egin daiteke. Idazkariak hezkuntzako aplikazioan sartzen du eskaera. Gurasoak etorri behar du idazkaritzara NANakin eta kontu korronte zenbakiarekin. Aldez aurretik hitz ordua hartzea eskatzen dizuegu email bat idatziz edo telefonoz.

Eskaera egiteko epea AZAROAREN 9an bukatzen da. Idazkaritzako ordutegia beka eskaerarako ondorengoa da: goizez, 9:00 – 13:00 eta arratsaldez 15:00 – 17:00.

Zalantzaren bat badezue, jarri gurekin harremantetan 943697122 / 943697127 zenbakietan.

 

Fitxategia: