Ez da erraza inolaz ere
lagun on bat agurtzea,
baina, Marijo, zugatik behintzat,
merezi du saiatzea.
Betegarria izan da oso
zurekin lan egitea,
zure ondoan zaindua eta
maitatua sentitzea.
Horrexegatik bidezkoa da
zuri hori eskertzea,
eta, nola ez, zu betirako
gure baitan izatea