Soziolinguistikan murgildurik
ISPILUARI BEGIRA haur eta helduen tailerra prestatu eta egin dugu ikastolan, 2020ko urtarrilaren 10, 15, 24 eta 31n, LH2 mailako ikasleekin. Saioa LH2ko lau geletan egin da, eta parte hartzea aldatu da gela batetik bestera; baita gurasoen parte hartzearen arabera batzuetan eta besteetan erabilitako metodologia ere.
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Laskorain ikastolak elkarlanean antolatu dute ordu eta erdiko saioa. UEMA garatzen ari den HEDATU hezkuntza proiektuaren baitan kokatzen da Ispiluari Begira tailerra; Laskorain ikastolak parte hartzen du hezkuntza proiektuan HHtik hasi eta Batxilergora bitarteko ikasleekin lantzen diren unitate didaktiko eta tailer osagarri ezberdinen bitartez. Saio honen helburua izan da arnasguneen garrantziaz ohartzea, eta gurasoek hizkuntzaren garapenean duten eragina ikustea.
Bestalde, tailerraren bidez bilatu nahi izan da ume zein helduek hausnartzea beraien hizkuntza hautuez zein ohiturez eta aldaketarako pausoa ematea.
Informazio guztia PDFan duzue atxikituta.