Ostegun Gizena
Inauteriak ate joka ditugun honetan prestaketetan hasi gara.
Sakramentinoetan lantzen ari garen zirku proiektuari amaiera emango diogu ostegun gizenean ikuskizun dotore bat eginez. Adin tarte bakoitza zirkuko pertsonaia batez mozorrotuko da.
Bestalde, gelan, mozorro txokoa egingo dugu, horretarako etxean dituzuen mozorroak gelara ekartzea eskertuko genizueke. Mesedez, zuen mozorroei izena jarri. Txoko honen iraupena aste batekoa izango da; otsailaren 10etik 14ra.
Ostegun Gizen bezperan, asteazken arratsaldean, otsailak 19, barruko festa bat egingo dugu Ikastolan. Zuen etxeetan zezenak, buruhandiak, erraldoiak… izanez gero ikastolara ekartzea eskertuko genizueke egunean bertan.
Ostegun gizenari dagokionez, ordutegi berezia izango dugu, ohi bezala. Jaialdia eta gero, 2 urteko ikasleak 11:00 – 11:30 bitarte jasotzeko aukera izango duzue, gelan bertan. 3, 4 eta 5 urteko eta LH1-2ko ikasleei dagokionez, jaialdia amaitu eta gero gelara igoko gara eta 11:30ean jaitsiko gara patiora, ohiko lekutik.
Ostegunean, jaialdia amaitzean autobus zerbitzua egongo da 11:30ean, baina erabili behar duenak ondorengo esteka bete behar du.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailakoek Usabalen ospatuko dute Ostegun Gizena. Ikasleak 09:00-11:15era egongo dira ikastolan. Bertan, ikasleek ekintza ezberdinetan parte hartuko dute.
Autobus zerbitzua egongo da. Horretaz gain, zuetako batzuk Sakramentinoetako HH eta LH 1-2koen desfilea ikustera joango zaretenez, nahi izanez gero, ikasleak Usabaletik 11:15ean Berazubiko plazara eramango ditugu irakasleok. Honegatik, eskertuko genizueke ondorengo galdekizuna beteko bazenute.
Jarraiean, Ostegun Gizeneko Usabalgo egitaraua bidaltzen dizuegu
09:00 Mozorrotu eta margotu gelan.
09:40 Gelako argazkia.
09:50 Euskal Dantzak (Sorgin Dantza, Zazpi jauzi eta Txapeloa)
10:10 Txupinazoa.
10:15 Txaranga.
10:45 Buruhandiak.
11:00 Txistorra
11:15 Amaiera
Bi jaialdi hauetan Bigarren Hezkuntzako ikasleen laguntza izango dugu.
Honetaz gain, inauterietako abestien liburuxka bidaltzen dizuegu.
Gora inauteriak!