Booktober lehiaketan, saridun
Irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, DBH 3ko ikasleak “Booktuber” lanetan aritu dira Euskara ikasgaiaren baitan. Proiektua gauzatu ondoren, asko izan dira euren bideoak Booktuberboom Lehiaketara aurkeztu dituztenak, eta Laskorain Ikastolako bi ikaslek sari bana eskuratu dute.
Ane Martinek publikoaren saria irabazi du eta Oier Gastesik Gipuzkoa saria. Oierren lanaren inguruan honakoa esan du epaimahaiak: “oso modu lasai eta naturalean, eta liburuari buruzko xehetasun asko emanez osatu du booktubea. Euskarazko itzulpenaz gain, beste zenbait hizkuntzatan egindako argitalpenak ere erakusten ditu bideoan. Egoki eta euskara oso zuzen erabiliz kontatzen du liburuaren muina. Ederki osatu lana.”
Sari banaketa berezia izan zen, Zuriñe Hidalgo abeslari eta aurkezlea ikastolara etorri baitzen zuzen-zuzenean albistea eman eta sariak eskura ematera.
Zorionak eman nahi dizkizuegu irabazleoi eta egitasmoan parte-hartu duzuen guztioi, bikain aritu baitzarete!