Urteko Batzarra astelehenean

Bazkide agurgarri hori:

Azaroaren 25ean, astelehena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako egoitzan (Kondeneako aldapa, 22) arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian.

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  1. Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
  2. Aurreko urteko aktaren berri eman.
  3. Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan
  4. Ekonomia:
  • 2018-2019 Balantzea eta 2019-2020 aurrekontua.
  1. Irakaskuntza:
  • 2018-2019 emaitza eta balorazioak
  • 2019-2020 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
  1. Galdera eta eskeak

 

Agur bero bat.