Urteko Batzarra azaroaren 25ean

Bazkide agurgarri hori:

Azaroaren 25ean, astelehena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako egoitzan (Kondeneako aldapa, 22) arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian. (lehen deialdia 17:00etan eta bigarrena 17:30ean)

 

Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:

  1. Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
  2. Aurreko urteko aktaren berri eman.
  3. Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen ordezkarien antolaketa berria
  4. Ekonomia:
  • 2018-2019 Balantzea eta 2019-2020 aurrekontua.
  1. Irakaskuntza:
  • 2018-2019 emaitza eta balorazioak
  • 2019-2020 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
  1. Galdera eta eskeak

 

Agertzeko zailtasunak izango bazenitu, erabil ezazu beheko zatia norbaiti zure ordezkaritza emateko (bazkide bakoitzak beste baten ordezkaritza eraman dezake gehienez)

Agur bero bat.