P4K topaketan izan gara
Ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdi honen laugarren edizioa egin da, Donostian, egoitza nagusi duen hirian, eta baita Bilbon eta Iruñean ere. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.
Urtero bezala, Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean ez da falta izan top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketen edizio berria. DIPCk 2009. urteaz geroztik urtero antolatzen dituen Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira eta gure ikasleak bertan izan dira beste behin ere.
Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea da.