DBH 4 eta BTX 1 trafiko-istripuak prebenitzeko kanpainan

Irailaren 24an, asteartearekin, Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa herriko gazteen aurrean aurkeztu zuten eta bertan izan ziren Laskoraineko DBH 4eko eta BTX 1eko ikasleak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dute. Ekitaldian zehar hiru lagunek testigantza pertsonalak kontatu zituzten: Borja Marcosek (udaltzaina), Mikel Zubeldiak (suhiltzailea) eta Alaitz Arbillak (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez, gazteen barnea mugitzea lortzen da; izan ere, oso hunkigarriak izan dira testigantza horiek eta inpaktu handia sortu ohi dute denengan

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian.

Fitxategia: