Leaburura mendi ibialdia
Ikasturteari amaiera iristen ari zaiola eta, joan den ostiralean zazpi bideetatik Leaburura egin genuen irteera LH2. mailakoak.
Bidea begiak zabal- zabal eta belarriak adi- adi egin genuen naturako elementuak identifikatu nahian. Basoan murgildurik izugarri gozatu genuen baina gehiegi gustatu ez zitzaigun zerbait ere topatu genuen: zaborra. Azken aste hauetan natura errespetatzearen garrantziaz mintzatu gara eta bidean topatzen genuen zaborra biltzea erabaki genuen.
Leaburuko plazan bazkaldu eta elkarrekin ibili ginen jolasean parkean, plazan, belazean eta frontoian.
Egun polita igaro genuen elkarren konpainian.