Azken berriak

Fatxada eta eskainera bukatuta eta estalpea hastear

Sakramentinoetako lanak aurrera doaz: instalakuntzak bukatu dira, tabikeriarekin hastera goaz, fatxadak margotu dira eta leihoak jarri dira,  kanpoko eskaileraren egitura bukatzear dago eta estalpe-pasabidearekin hasi dira. 

Gaztelugatxetik Laidara 6.mailakoak

Izugarria izan da.

Pazko Astean Euskal Herriko txoko zoragarriak ezagutzeko aukera paregabea izan dugu:

Gaztelugatxe, Mundaka, Omako basoa, Gernika,Lagako ondartza.... 

Giro paregabea, eguraldia eta gure arteko giroa ere primerako. Nahiko kontu eta algara!

Datorren urtean Mutrikur? Donibanera?

Aste Santuetan DBH1ekoakDonostiatik Donibane Lohitzunera

Astearte goiza da, iratzargailuak noiz joko itxaron, gosaldu, motxila hartu eta lau eguneko bidaiatxoari hasiera emateko unea heldu da. Errenkadan sartu dira ibiltariak autobusean, batzuk urduri, besteak pozik, gurasoak agurtzeko betarik gabe batzuk edo etxekoak bero agurtuz besteak.

Orriak