BATX Aurrematrikula 2024/2025

Orri honetan hainbat informazio duzue; hasieran gure eskaintzari buruzko informazioa eta, ondoren, aurrematrikula egiteko kontuan hartu behar dituzuenak.

Etorkizuna elkarrekin eraikiz!

Laskorain ikastolak bi Batxilergo modalitate eskaintzen ditu:

  • Giza eta gizarte zientziak: BATX1
  • Zientzia–teknologia: BATX1
  • Batxilergo osoko ibilbidea.  

Bakoitzak dituen nahi eta interesatatik abiatuta posible izango duzue aukera hauetan ibilbide teknologikoa, osasun ibilbidea, giza ibilbidea... egin ahal izatea.

Gure Batxilergoari buruzko informazio gehiago hemen.

 

Apirilaren 8tik 19ra

Aurrematrikularako hitzordua eskatzeko ondorengo esteka bete behar duzue.

Telefonoa: 943 69 71 22
Helbide elektronikoa:
 laskorain@ikastola.eus

Ate irekiak martxoaren 21ean izango dira, 17:30ean.

 

Aurrematrikula egiterakoan beharrezkoak diren dokumentuak erantsiko dira, bai derrigorrezkoak, bai baremazio-prozesuan puntuak egiaztatzen dituztenak.

Aurkeztu behar den dokumentazioa: Hezkuntzako agirian ikusgai: Aurkeztu behar den dokumentazioa 

Zer agiri aurkeztu behar dira derrigorrez eskabidearekin batera?

  1. Ikaslearen NANaren fotokopia (atzerritarren kasuan AITa).
  2. Hezkuntza premia berezien galdetegia, eskabidean egoera hori aipatzen bada.
  3. Horrela bada, musika- edo dantza-ikasketa arautuak aldi berean ikasten ari dela egiaztatzeko agiria.
  4. Ikastetxean izen-emateko eskabide orria sinatuta: Eskabide orria 24-25

Derrigorrezko dokumentuak, ikaslea adingabea bada:

  1. Familia-liburuan ikaslea azaltzen den orriaren fotokopia edo beste egiaztagiri ofiziala. Ikaslea familia-harreran egoeran badago, dokumentu horren ordez ikaslea familia-harreran egotearen ziurtagiria aurkeztuko da.
  2. Familia-liburuaren guraso guztiak azaltzen diren orriaren fotokopia, edo lege-tutorea izatearen ziurtagiria.
  3. Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: bi gurasoena, edo legezko tutorearena.
  4. Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria (ezkontide ohiaren baimen-idazkia, ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.), familia banandua edo dibortziatua bada.

Baremazioan puntuak eman ahal izateko, zer ziurtagiri aurkeztu behar dira eskabidearekin batera?

Ikastetxe batek eskabideak baino plaza gutxiago baditu, lehentasunak erabaki beharko ditu hainbat irizpideren arabera. Puntuazioa eskuratzeko, baldintzak betetzearen ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Eskatzaileak adierazitakoaren arabera, honako hauek izan daitezke agiriak:

  1. Familia-unitatearen urteko errenta.
  • Familiaren errentagatiko puntuetarako, EAEn bizi bazara, nahikoa da Hezkuntza Saila baimentzea zure datuak Foru Aldundiarekin kontsultatzeko; bestela, 2021ko Errenta aitorpenaren kopia.
  • Adingabeko seme-alaba kopuruagatiko puntuetarako, ikaslearen anai-arreba adingabeei dagozkien Familia-liburuko orrien fotokopia edo Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria. 
  1. Familiaren bizileku edo lentokiaren hurbiltasuna.
  • Adinez nagusiko ikaslearen helbidearen ziurtagiria edo ikaslea adingabekoa bada, familiaren helbidearen ziurtagiria (ikaslearena eta bere aita, ama edo legezko tutorearena). Ziurtagiri horrek hiru hilabeteko antzinatasuna izango du, gehienez ere.
  • Ikasleak edo, ikaslea adingabekoa bada, bere aita/ama/legezko tutoreak lan egiten duen lekuaren ziurtagiria.
  1. Ikastetxearekiko harremana:
    • Ikaslearen anai-arrebaren batek eskatutako ikastetxean bertan edo hari atxikitako ikastetxe batean ikasten duela ziurtatzen duen agiria.
    • Ikaslearen aitak, amak edo legezko tutoreak eskatutako ikastetxean bertan edo hari atxikitako ikastetxe batean lan egiten duela ziurtatzen duen agiria.

 

  1. Beste irizpide batzuk:
  • Familia ugariko puntuei dagokienez, EAEn bizi bada, nahikoa da Hezkuntza Sailari baimena ematea egoera hori Enplegu eta Gizarte politiketako Sailean kontsultatzeko. Bestela, kide ugariko familia izatearen ziurtagiria.
  • Ikaslea familia-harreran egotearen ziurtagiria.
  • Ikaslearen elbarritasunaren ziurtagiria.
  • Ikaslearen aita, ama, lege-tutorea edo anai-arrebaren elbarritasunaren ziurtagiria.
  • Eskatutako ikastetxeko bazkide kooperatibista izatearen ziurtagiria.
  • Eskola Kontseiluak edo Ordezkaritza Organo Gorenak erabakitako irizpideak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak.
  • Onarpen-prozesuari buruzko galdera ohikoenei erantzuteko dokumentua.
  • Foru Aldunditik datuak egiaztatzeko baimena: Baimena