Aurrematrikula 2021/2022

 

Orri honetan hainbat informazio duzu; hasieran gure ikasleen profila eta ikastolari buruzko informazioa eta, ondoren, aurrematrikula egiteko kontuan hartu behar dituzuenak.

Etor zaitezte gure ikastola ezagutzera!

 

Gure ikasleak zer nolako pertsonak izatea nahi dugu ikastolako ibilbidea amaitzen dutenean? Galdera horri erantzunez egiten da ikaslearen irteera profila, eta beronen arabera antolatzen da ikaslearen ibilbidea. Ikastolok ezaugarri hauek lehenesten ditugu:

Dena den, informazioa gehiago duzue irakurgai esteka hauetan klikatuz gero:

        

GURASOEN TESTIGANTZAK

Etor zaitez ate irekietara edo eskatu hitzordua elkarrizketa pertsonalerako.

Ate irekietan parte hartzeko bete ezazu esteka hau.

  • ATE IREKIAK HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAn (Sakramentinoetan)
    • Urtarrilak 15, ostirala, 17:30 - 18:00 - 18:30. [3 txandatan egingo dugu eta hitzordua eskatu behar da hemen.]
    • Urtarrilak 16, larunbata, 10:30 - 11:00 - 11:30. [3 txandatan egingo dugu eta hitzordua eskatu behar da hemen. ]
  • ATE IREKIAK DBHn (Usabalen)
    • Urtarrilak 18, astelehena, 17:30ean. Eska ezazu hitzordua 943697122 telefono zenbakian.

     

    Urtarrilaren 18tik 29ra

    ESKATU HITZORDUA ELKARRIZKETA PERTSONALERAKO . ZATOZ IKASTOLA EZAGUTZERA!

    Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara
    Telefonoa:
     943 69 71 27
    Helbide elektronikoa:
     laskorain@ikastola.eus

     

    Matrikula egiteko ekarri beharreko dokumentuak honako hauek dira:

    • Guraso(ar)en Nortasun Agiriaren fotokopia.
    • Familia liburuaren fotokopiak, gurasoen eta seme-alaben orrialdeenak.
    • Familia ugariaren kasuan, izaera hori egiaztatzen duen agiria.
    • 2 argazki, Nortasun Agirirako erabiltzen direnen tamainakoak.
    • Bizikidetza ziurtagiria, familiaren bizilekua egiaztatzeko. Udal bulegoetan eskatu behar da. (*)
    • Kontu Korronteko IBAN zenbakia.
    • 6 € matrikula.

     (*) Gurasoen lantokiaren gertutasuna egiaztatu nahi baduzue, enpresaren ziurtagiria ere behar aurkeztu behar duzue.