ZER DA CANSAT?

2016/2017 ikasturteaz geroztik, Laskorain Ikastola CANSAT izeneko proiektu batean murgilduta dabil, Europako hainbat herrialdeetan egiten den leihaketa zientifiko-teknologikoan.

CanSat hitz konposatua da eta jatorri ingelesa du: Can-ek lata esan nahi du; Sat-ek, aldiz, satelitea. Beraz, hitzak lata tamainako satelitea esan nahi du eta horixe bera dugu erronka, bi misio bete behar dituen gailu elektromekaniko bat diseinatu eta eraikitzea, hain zuzen.

CanSat-ak hainbat arau bete behar ditu: batetik, sateliteak edari lata komertzial baten tamainakoa izan behar du; bestetik, altuera eta presioa kalkulatu behar ditu, derrigorrez. Horrez gain, latak pisu jakina izan behar du eta, bukatzeko, beste eginkizunen bat gehitu behar zaio libreki. Proiektu honetan izena ematera, bereziki, teknologiak guregan sortzen duen erakargarritasunak bultzatu gintuen, eta baita gure teknologiako maila hobetzeko aukerak ere. Horrenbestez, aukera paregabea zela ikusi genuen. Eskolaz kanpoko jarduera honekin, teknologiari buruzko hainbat gauza ikasi dugu, beste hainbaten artean, Arduino izeneko plakak programatzen.

2019ko edizioan argazkian duzuen 6X-SAT taldea dabil lanean: (ezkerretik eskuinera) Ander Martínez de Rituerto Zeberio, Iker Canales Rodríguez, Haizea Mitxelena Luloaga, Ander Lorente Arregi, Adei Tolosa Alonso eta Markel Uralde Alonso.

Proiektuari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzue, zuentzako sortu dugun webgunea bisita dezakezue edo gure sare sozialak bisita ditzakezue irudi hauetan klikatuta:

  

CanSat Laskorain Ikastolan (2019/02/18)

Hirugarren postua lortu du Laskorainek, Espainiako Cansat lehiaketan (2018/05/10)