Orioko aterpetxean
Orioko Txurruka aterpetxean izan ziren bi egunez 2. mailako ikasleak.
Eguraldiak lagunduta lehen egunean Orio herrira egin zuten irteera eta bertako parkean antolatutako hainbat jolas egin zituzten.
Bigarren egunean, berriz, mendi buelta bat eman zuten Moillarri gainera eta handik paisai ederrak ikusi zituzten.
Jolasak, dantza eta algara ez ziren falta izan bi egun hauetan.
Giro atseginean igarotako momentu hauek gogoan hartuko dituzte luzaroan.