Kultura Klasikoko ikasleak, Oiasso museoan
DBH 4.ko Kultura Klasikoa irakasgaiko ikasleak Irungo Oiasso museora joan dira. Oiasso hiriaren inguruan aurkitutako erromatar garaiko aztarnak biltzen ditu, inguruko ondare arkeologikoa ezagutzera ematen du eta Bizkaiko Golkoan erromatarren garaia ezagutzeko eta hedatzeko erreferentzia-gune da.
Museoa, gainera, Antzinako Historia eta Arkeologiaren inguruko kultur ekintzak garatzeko toki bat ere bada.