Mezkitara bisita
Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleek, “mila gau eta bat gehiago” gaiari amaiera emateko, Tolosako meskita bisitatzera joan gara.
Gelan arabiarren kultura eta erlijioa ezagutu ditugunez, bertakoen gonbita jaso eta euren bizipenak entzutera joan gara; beraien erlijio eta kulturan sakonago murgiltzeko balio izan digu.
Elkarrekin tea eta gozoak janez eman diogu amaiera bisitari.