Orientazio-saioak Batxilergo 2n
Joan den astelehenean, hilaren 17an, Ikastolagunak etorri dira Batxilergoko 2. mailakoen orientazio planaren baitan. Gurasoen ekarpena itzela izan da, eta benetan antzeman da hori saioan. Izan ere, batxilegoko ikasleek entzun ez ezik, zalantzak eta galderak ere taularatu zituzten. Beraz, interesa ukaezina da.
Egia baita, guztioi egiten zaigula zaila erabakiak hartzea, eta dagoeneko erabaki horien aurrean jendeak zer nola jokatu izan duen ezagutzea. 7 gurasoren esperientzia bertatik bertara ezagutu genuen, bai Lanbide Heziketa bai Unibertsitate ikasketak burutu zituztenak. Guztiak ari dira lanean orain, eta ikasketen ondorengo bizipenak, aldaketak eta etorkizuna ere hizpide izan ziren.
Hauek dira bertaratu ziren lagunak: Mikel Perales, ingeniaria; Igor Hilario, instalakuntzetan aritzen dena; Jon Goitia, mekanizazio bidezko produkzioa ikasitakoa; Larraitz Gastesi, Antolakuntza Ingeniaritza ikasitakoa; Idoia Olaetxea, idazkaritza ikasitakoa eta, egun, Laskorain Ikastolako Sakramentinoetan aritzen dena; Andoni Isasti, ekonomia ikasitakoa eta, egun, Tolosaldeako enpresa batetako zuzendari kudeatzailea eta Jon Aldazabal, abokatua bera Zuzenbidea ikasi ondoren.
Galdera hauen inguruan aritu ziren guztiak ere, nahiz eta gerora bakoitzak bere esparruan araberako zehaztasunak ere eskaini zituen:
- Zer ikasketa burutu dituzu?Non?
- Zerk bultzazu zintuen ikasketa hori aukeratzera?
- Espero zenuena topatu al zenuen? Praktikarik?
- Zure egungo ogibidea ikasketa horiekin loturik al dago?
- Zer iruditzen zaizu ezinbesteko etorkizuneko ikasketak/ogibidea hautatzerakoan?
Laskorain Ikastolak benetan eskertu eta txalotu nahi du Ikastolagun hauen guztien prestutasuna.
Bejondeizuela!