Merkatu txikirako gauzen bilketa
Kaixo
Merkatu txikia abenduaren 26an irekiko dugu Kultur Etxean, eta egunero zabalik egongo da 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 ordutegian.
Bertan salgai jarriko ditugun gauzak datorren astean hasiko gara biltzen, eta ondorengo aukerak dituzue gauzak eramateko:
- Abenduak 17-18-19: Plaza zaharreko lokal batean 18:00etatik 19:00etara.
- Abenduak 20-21: Kultur etxean montajea egiten egongo gara, eta bertara eraman dezakezue 10:00-13:00/16:00-18:00 ordutegian
- Abenduaren 26tik aurrera Merkatu Txikia irekita egongo da, eta beraz zuzenean eraman dezakezue bertara.
Zer jasoko dugun:
JOSTAILUAK, egoera onean badaude
JANTZI ERABILGARRIAK
LIBURUAK, CDak, DVDak …
Bestelako tresnak: altzari txikiak, kuadroak
Merkatu Txikian txandak egiteko denon laguntza behar dugu, txanda bakoitza 3 orduko da, eta beraz parte hartzera animatu nahi zaituztegu, horretarako ondorengo esteka bete mesedez.