Ikerketa-zentroak gertutik ezagutzen
Azaroaren 16an, Donostia International Physics Center edo DIPCera bisita egin dugu. Bertan, ikerketa zentroen zeregina, nanozientziaren hastapenak eta ibilbide zientifikoen deskribapenak ezagutu ditugu.
Horretarako, hiru laborategi bisitatu ditugu; DIPCko Kalkulo zentroa, Nanofisika eta Nanozientzia Laborategia (Materialen Fisika Zentroa edo CFM) eta Polimeroen kimika laborategia (CFM). Ikerlariek laborategietako lanaren nondik norakoak azaldu dizkigute, tresna eta makinen erabilpena erakutsi eta beren lanaren helburuak azaldu ere bai.
Bisitarekin amaitzeko, hamaiketakoa ere eskaini digute CFMko kafetegian. Esperientzia aberasgarria izan da.