Merkatu txikiaren antolaketa
Aurtengoan ere, ohitura dugun moduan, Merkatu Txikia martxan jartzeko garaia heldu da. Aurreko urteetako esperientziak oinarritzat hartuta hastera goaz aurtengoa aurrera ateratzeko.
Ekitaldi hau betidanik izan da ikastola osatzen dugun guztiok –ikasle, irakasle eta guraso- biltzen saiatu dena eta elkarlanean egiteko moduko ahalegina.
Merkatu Txikian lortuko den dirua zein Gorbenuz Kanpoko Erakundeari (GKE) eman erabaki behar dugu, eta horretarako, azaroaren 23 arteko epea izango dute beraien proiektua ikastolara bidaltzeko. Beraz, eskertuko genizueke GKE batean parte hartzen baduzue, zuen proiektua aurkeztera.
Bestalde, Merkatu txikiaren inguruan edozein proposamen izanez gero ere, idatzi edo deitu lasai ikastolara.