Gaztain jana
Azaroan udazkenaren inguruko tailerrak egiten ibili ziren haur hezkuntzakoak.
Hosto eta udazkeneko hainbat fruiturekin artelan eta ekintza asko egiteaz gain, iaz bezala, aurten ere gaztainak dastatzeko aukera izan zuten. Horretarako, ikastolako guraso eta ikasle batzuk etorri ziren sakramentinoetako patiora gaztainak erretzera.
Egurra moztu, sua piztu eta danbolina gaztainez ondo beteta, sekulako merienda prestatu zuten.
Haur hezkuntzako ikasleak gelan egindako "tutuak" hartuta jaitsi ziren patiora gaztainak probatzeko asmoz. Hasieran beroak bazeuden ere, primerakoak zeuden gaztainak!
Mila esker bereziki gaztainak erretzen ibili zinetenoi: Joseba Maiza, Ana Tolosa, David Larrarte, Begoña Altuna, Aitziber Sagredo, Ana Sanz, Danel Maiza, Oier Larrarte, Irati Larrarte, Ur Larrarte, Maren Zunzunegi eta Markel Martinez.