Urteko Batzarra
Azaroaren 28an, asteazkena, Urteko Ohiko Batzarra burutuko dugu Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako egoitzan (Kondeaneko aldapa, 22) arratsaldeko 18:30ean hirugarren deialdian.
Bertan jorratuko diren gaiak honako hauek dira:
- Bi bazkide izendatzea, Lehendakariarekin eta Idazkariarekin batera Batzar Nagusi honetako akta batzarra egindako egunetik hamabost eguneko epearen barruan onetsi eta sina dezaten.
- Aurreko urteko aktaren berri eman.
- Partaide berriak Artezkaritza Kontseiluan eta Gurasoen ordezkarien antolaketa berria
- Ekonomia:
- 2017-2018 Balantzea eta 2018-2019 aurrekontua.
- Irakaskuntza:
- 2017-2018 emaitza eta balorazioak
- 2018-2019 Urteko plana: proiektuak eta helburuak
- Galdera eta eskeak
Agur bero bat.