Guraso eskola Ikastolan
2018/19 ikasturteko guraso eskolarekin azaroaren 29an hasiko gara.
Guztira 6 saio izango dira, lehenengoa Beatriz Eceizak bideratuko du, eta beste bostak Nerea Mendizabalek.
Datako ondorengoak izango dira: azaroak 29, urtarrilak 7, otsailak 4, otsailak 25, apirilak 1 eta maiatzak 6.
Saioak Sakramentinoetan izango dira 17:15etatik 19:15etara, eta izena emateko ondorengo esteka bete behar da azaroaren 18rako eta 40 euroko dirusarrera egin.
Zergatik proposatzen/gomendatzen zaie gurasoei formatzea?
Jaso logela! Bukatu telebista ikustea! Egin eskolako lanak! Kontuz jan! Zein da lagun hori? Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritxiko gera eta! Niri ez hitz egin tonu horretan! Sarritan, gurasook gauza bera 100 aldiz esaten dugunaren inpresioa izaten dugu , tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Batzutan pasatu egiten gara. Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu. Zailtasun asko ditugu autorismoaren, txantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitzen. Gure seme-alaben eta gure artean gaizki ulertuak sortzen dira…
Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere Ikasi daiteke!
Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten… Nola entzun hitz egin dezaten…
Ariketa praktikoen bidez, gurasoek ondorengo galderei erantzuteko modua aurkituko dute.
Gure seme-alabak gustatzen ez zaigun zerbait egin edota esaten duenean: Nola esan benetan entzuteko? Zein limite jarri? Zer da autoritatea?
Guren seme-alabak arazo bat duenean: Nola lagundu? Zergatik eta nola entzun? Nola lagundu modu progresiboan bera bere arazoak konpontzeko gai izan eta geroz eta autonomoagoa izan dadin?
Bere jokabidea onartzen ez dugunean eta gurekin ez duenean ezer jakin nahi :Nola konpondu arazoa inork sufritu gabe? Nola egin zu errespetatua izateko eta aldi berean haurra ere errespetatuz?
Gure seme-alabak beraien artean borrokatzen/haserretzen direnean: Esku hartu behar da edo ez? Nola egin bitartekari lana, ulertzen lagundu eta pixkanaka beraiek beraien arazoak konpontzeko gai izateko ?
Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka - pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen?