Anatomiako ikasleek zelula-pizzak egin dituzte

Hemen datoz aurten ere Batxiler lehen mailako Anatomia arloko ikasleak euren abilezia erakustera!

Erronka bati aurre egin behar izan diote: egokitutako zelula motaren eredua "pizza" zaporetsu eta erakargarrian aurkeztea. Horretarako, hiruhilekoan zehar  zelula-mota eta ehunei buruzko informazioa bildu eta ikertu behar izan dute eta, azkenik, osagaiak erabaki dituzte zelula-pizza sortzeko. Ikaskideen aurrean aurkeztu aurretik dastatu dituzte.

 

Ikusi-ikusi anatomiako ikasleak sukaldari lanetan!