Flandriarrak Tolosan izan dira
Bost egunez ikastolan, gure etxeetan, eta Euskal Herriko txoko desberdinetan izan ondoren, agur esan genien gure lagun flandriarrei ostiral iluntzean.
Erasmus+ proiektutik eratorritako trukeari segida eman diogu aurten ere Humaniora Kindsheid Jesuk eta Laskorain Ikastolako hizkuntza mintegiak. Batxilergo 1eko 25 ikaslek aukera izan dute aste batez ingelesez lanean aritzeko Flandriako ikasleekin. Izan ere, truke honen helburuetako bat ingelesez aritzea da, nahiz eta denok hizkuntza gutxitu bat dugun ama-hizkuntzatzat.
Hiru hizkuntzatan mintzatu gara 50 ikasle eta 7 irakasle, gure kultura besteekin partekatu dugu eta elkarrekin ibili gara aste honetan. Urtarrilean joango gara du Hasselt-era. Irrikaz gaude berriro elkar ikusteko!
Aste honetan zehar egindako argazki eta grabazio batzuekin, bideoak egin ditugu:
AURTENGO BIKOTEAK
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA