Gurekin lan egin nahi duzu?
LAN POLTSAK ZABALIK
Laskorain Ikastolan ordezkapenetarako lan-poltsan zure curriculuma gehitu nahi baduzu aukera ezazu etapa, bete dagokion inprimakia eta bidali botoiari sakatu. Ohar garrantzitsua: curriculumean, egindako ikastaroen ordu-kopurua zehaztu behar da eta, lan-esperientziari dagokionez, hasiera eta amaiera datak zehaztu behar dira.
Irailaren 1etik 11ra bitarte aukera izango duzu zure curriculuma bidaltzeko.
Inprimakia bete eta bidali botoiari sakatzean hurrengoa onartzen duzu:
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, lan eskaera honetan beteriko zure datu pertsonalak gure fitxategian sartuta daudela eta horren helburua zure eskaera erantzuten saiatzea dela jakinarazten dizugu. Fitxategiak Datuak Babesteko Agentzian aitortu ditugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
Fitxategi horien erantzulea LASKORAIN IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Usabal 26, 20400 Tolosa (Gipuzkoa) eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.
Aukera ezazu etapa bat:
* Bidaltzen diren curriculumetan egindako lanen eta ikastaroen iraupena adierazi beharko da, kontuan hartua izan dadin.
* Kontutan izan lan poltsa honetako curriculumak ikasturtero hustu eta berritu egingo direla.