Ikasturte bukaerako jaialdiak
Urtero bezala, ikasturte amaieran ikasleek gurasoei eskainitako jaialdiak burutu dituzte. LH 1ean denboraren makina izan zuten gaia, LH2n irratsaioa egin zuten hainbat gairekin, LH3n koloreak hartu zituzten gaitzat, LH4n Tolosako hainbat ekitaldi erakutsi zituzten, LH5en euskal mitologiaz aritu ziren eta LH6n Laskotalent interpretatu zuten. Gurasoen erantzuna oso ona izan zen eta gustura aritu ziren seme-alaben emanaldiak ikusten.
Pablo Dendaluzek jaialdi guztiak grabatu ditu. DVDa erosi nahi ezkero, ondorengo esteka bete behar duzue.