MUGI proiektuaren azken txanpa

Joan den asteazkenean, jai-giroan  eman genion itxiera Udalaren 17-18 MUGI proiektuari. Hori dela eta, gure ikasleak Iurramendira joan ziren hango egoiliarrentzat antolatutako festan parte hartzera.

Ikasturtean zehar ikastolaren eta egoitzaren artean izan den elkarlanak amaiera ezin hobea izan zuen. Aitona-amonak pozik ibili ziren ikasturtean zehar paseoan, Tolosan barrena,  lagun izan dituzten gaztetxoekin, karta-jokoan, altxorrraren bila...

Aurtengoa amaituta, datorren urtean ere Iurramendi egoitzarekin  elkarlanean jarraitzeko prest gara, sinetsita, gure gazteen heziketa integralari ekarpen aberatsa egiten diola programa honek.