Bidea eginez autismoaren alde
Autismoaren nazioarteko eguna izan dela eta, Urdinduz kanpaina ospatu dugu Ikastolan. LHko ikasleak urdinez jantzita etorri dira eta ikastolari buelta eman diote "Bidea eginez autismoaren lade" pankartaren atzean. Pankarta eramaten Gautenako irakasleak eta ikasleak joan dira aurretik. Kasualitatez, une horretantxe euria egin du. Bukatzeko, patioko pareta batean autismoaren aldeko puzzle bat osatu dute ikasleek.