Mobil zaharren bilketa ikastolan

Ikastolako famili baten 14 urteko lehengusuak, Anek,  duen gaixotasun arraro baten azterketarekin jarrai dezaten mugiorren bilketa egiten ari dira AEPMI asoziazioaren bidez. Azterketa horrekin, egun gaitza dutenen bizi kalitatea hobetzea lortu nahi da, eta ahal den neurrian, gaitza nola geldiarazi edo estabilizatzen lagun dezaketen farmakoak sortu.

Berak duen gaixotasuna Patologia Mitokondriala da. Gaixotasun honek zera eragiten du: gure organismoko parte diren zelulen mitokondrien disfuntzioa da. Zelula hauen zeregina, gure gorputza, organuak, burmuina...  behar bezala garatu eta funtzionatu araztea da, eta horretarako behar duten energia sortzea.

Patologia Mitokondrial hau batik bat haurretan garatzen da, eta mitokondrioen disfuntzio horrek, zelulek nahiko energi ez sortzea eragiten du,  pixkanaka gaitza duen pertsonaren organuek funtzionatzetik uzten dutelarik. Hein haundi batean burmuin, bihotz, gibela, muskulu, giltzurrun eta arnasketa aparatuetako zeluletan eragiten du, gaitza duen pertsona heriotzera eraman arte.

Anek, momentu honetan 24 orduz behar du pertsona bat bere ondoan. Burmuin nahiz sistema muskularra nahiko kaltetuak ditu jada, baina, ahal den neurrian, esku bat botatzerik baldin badugu, mugikorren bilketarekin gaitza aztertzen jarrai dezaten, primerakoa litzateke.

Horretarako, ikastolako bi idazkaritzetan Sanjoanak bitarte mobilak jasoko ditugu.