Iurramendi zahar egoitzakoekin elkarlanean

Martxotik Sakramentinoetako haur eta irakasleak, Iurramendi Zahar Egoitzarekin elkarlanean gabiltza.

Pertsona helduekin sortzen diren lotura ezberdinez gozatzen ari gara, pertsona zaharren perfil ezberdinak ezagutuz, dependentzia gradu ezberdinak era naturalean biziz eta heziketa pertsonalerako zaharrekiko sentsibilizazioa eraikiz.

Astero ekintza desberdinak ematen ari gara aurrera: eskulanak, karaokea, karta jolasak, dantzak, bingo jolasa, antzerkia, lorezaintza ….

Astero bi talde joaten dira, ekaina bitartean, asteartetan eta ostegunetan, 10:45- 11:45 bitartean. Familiek parte hartzea nahi izango bazenute, gonbidatuta zaudete.