Haur Hezkuntzakoak proiektuetan
Hiru urteko neska-mutilak artea lantzen hasi dira. Astero arte ezberdina bat jorratuko dute. (margolaritza, eskultura, antzerkia, dantza … ). Lehengo astean, margolaritzarekin hasi ziren eta teknika ezberdinez gozatzearekin batera, Tolosako hainbat artelan ikusi zituzten. Aste honetan dantzarekin murgilduta daude.
4 urtekoetan Haur literatura sustatze aldera, hainbat ekintza landu dituzte 4 urteko taldeak. Liburu mota ezberdinak ezagutu, ipuin kontaketa ezberdinak jolas ezberdinak erabiliz, norberak bere ipuina sortu, ilustrazioak egin, ipuinak mailegatu lagunei … Ostiral honetan ipuin kontalari bat datorkigu ikastolara gainera, “Ni neu Kaltzeta” izeneko ipuina kontatzera eta idazle eta ipuin kontalari bezala bere esperientzia gurekin partekatzea. Ipuina salgai izango duzue idazkaritzan.
Baratza eta lorezaintza martxan jarrita, bertan aurkitu genitzakeen animaliak lantzen hasi dira haur hezkuntzako laguntxo zaharrenak. Erleak eta hauen onura gure egunerokoan. Aste honetan guraso bat etorri da erleen bizitzaren informazioa eta bere ezagutzak gurekin elkarbanatzea.