Abesbatza Iurreamendi egoitzan

Urtero bezala, Laskorain abesbatza Iurreamendi egoitzan izan da kontzertu bat eskaintzen eta bertan bizi direnekin tarte atsegin bat pasatzen. Bi taldeek hartu dute parte kontzertuan, abesbatza txikiak eta Lask abesbatzak, Ana Iparragirre pianoan, Josu Artutxa perkusio lanetan eta Malentxo Zeberio biolarekin laguntzaile izanik, denak Irati Artutxaren zuzendaritzapean. Bertaratu ziren guztiek asko disfrutatu zuten.