Onkologikora bisita
Aurten Batxiler lehen mailako Biologia eta Geologiako ikasleek Onkologikoa bisitatzeko aukera izan dute lehen aldiz. Bisita horren helburua minbizia zer den eta nola detektatzen eta tratatzen den ikastea izan da. Horrekin batera, “minbiziaren inguruko tabuak desegin eta gaitzari buruz normaltasunez eta beldurrik gabe hitz egitea” ere bai.
35 ikasleko taldeak lehenik, aretoan hitzaldia jaso zuen minbizia zer den, nola sortzen den eta zenbat jenderi eragiten dion ikasiz.
Ondoren, bi taldetan banatu eta zentruko sail desberdinak bisitatu zituzten: “diagnostikoa”, “medikuntza nuklearra”, “anatomia patologikoa”, “farmazia” eta “erredioterapia”.