Ahozkotasun jaialdian
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak, Ahoz aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiko ekitaldian izan dira Leidorren. Bertan, sei ipuin kontalariren ipuinak entzun eta gozatzeko aukera izan dute. Jaialdi hau Intujai taldeko May Gorostiagak eta Beatriz Larrañagak antolatzen dute urtero Tolosan eta Ordizian. Hamaikagarren edizioa bete du aurten jaialdi honek.