Iurramendin HH4 B-C
Aste honetan, Sakramentinoetako haur eta irakasleak Iurramendi Zahar Egoitzarekin elkar lanean hasi gara.
Aurrera eraman ditugun ekintzetan lau urteko bi talde izan dira parte hartu dutenak. Gure helburua, herriarekin lotura ezberdinak izatea da, eta bertako elkarteekin. Pertsona helduekin sortuko diren lotura ezberdinez gozatu, pertsona zaharren perfil ezberdinak ezagutu, dependentzia gradu ezberdinak era naturalean bizi, heziketa pertsonalerako zaharrekiko sentsibilizazioa eraiki eta bi erakundeen artean egindako elkarlanak dituen onuraz ohartuz. Egin ditugun ekintzak eskulanak izan dira, Iurramendi Zahar Egoitzako paretak apaintzeko. Datorren astean lau urteko beste bi talde joango dira.
Ekaina bitartean, 3 urtetatik lehen hezkuntzako bigarren mailako haur guztiek parte hartuz.