Sahararen aldeko ekimenak Ikastolan
“Tolosaldea Sahararerekin” elkartea 2000. urtean sortu zen saharar herriari laguntzeko gogoz. Urte hauetan guztie proiektu ugari jarri dituzte martxan: elkartasun bilketak, haurren harrera programak, maiatza borrokan bezalako jardunaldiak (hitzaldiak, bideo proiekzioak, erakustaldiak, erresistentzia haimak...).
Urte guztia igarotzen dute, jarduera ezberdinak egiten, eta urte garai honetan, saharar errefuxiatu kanpamentuetara bideratzen dugun produktu mota ezberdinen bilketa da beren jarduera.
Taldearen urteroko helburua ahalik eta produktu gehien jasotzea da, Tolosaldeko biztanle bakoitzak kilo bat emango balu aukera ikaragarria izango litzatekeelako. Horretarako gure ikastolan bilketa txoko bat jarriko dugu martxoaren 21 arte produktuak bertan uzteko.
Aurten hauek izango dira bilduko diren gauzak: lekaleak, hegaluzea eta sardiñak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak eta haurrentzat eta helduentzako pixaohialak. Bestalde elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan Midyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jasotzen jarraitu nahi dugu (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, zorrozgailuak …).
Bestalde, udarako prestaketa lanekin hasita daude, eta udan bi hilabetez haur Sahararrak etxean har ditzaten 5 familia dauzkate jada, baina beste 10 lortu nahi dituzte. Martxoaren 31 bitarte apunta daitezke familiak Tolosako gizarte zerbitzuetan, baina informazio gehiago nahi ezkero martxoaren 16an informazio puntua jarriko dute Kultur Etxean. Familiak mantenuaz arduratzen dira, baina beste gastu guztiak ( bidaia, autobusak, igerilekua...) elkartea eta udalaren kontua izaten da.
Ea guztion laguntzarekin kanpaina arrakastatsua izaten dugun ¡