Euskal Herria eta Senegalgo bizimodua konparatzen
Txanelako gaiaren barruan, LH 6 mailako ikasleak Euskal Herria eta Senegalgo bizimoduak aztertzen eta konparatzen aritu dira ebaluazio honetan. Aste honetan aditu batzuen laguntza izan dute Euskal Herriko egoera hobeto ezagutzeko: Beatriz Eceiza Ikastolako LHko ikasketa burua hezkuntza munduaz aritu zaie, Mauro Marotias guraso eta udaltzaina udal zerbitzuez eta Irene Irurzun ikasle ohi eta sendagilea osasun munduaz. Ikasleen galdera guztiak erantzun dituzte, ondoren Senegalgo bizimoduaren azterketako emaitzekin konparatzeko hiru alor horietan. Eskerrik asko zuen laguntzagatik.