Haur Hezkuntzako proiektuak
Proiektuetan buru belarri gabiltza Haur Hezkuntzako lagunak.
3 urtekoak zirkoko pertsonaia ezberdinak lantzen ari dira, hala nola, magoak, ekilibrista, malabaristak, dantzari arreoak, aurkezlea, indartsuak, musikariak … bakoitzaren inguruan informazioa bildu, jolas ezberdinak egin, ipuinak irakurri … zirkoaz gozatuz. Ea laster beraien zirkoa sortzen duten, animo!
Lanbideen inguruan, 4 urtekoen familia kideek laguntza ikaragarria eskaini digute lanbide ezberdinak azalduz, hala nola, gure artean izan ditugu: ile apaintzailea, delineatzaile bat, basozaina, uraren mankomunitateko langilea, udaltzaingoa, arkitektoak, fisioterapeutak, irakasleak, elektro mekanikaria, kaikuko langilea, SAMeko langilea, diseinatzaile grafikoa, belaontzi gidari eta zaintzailea, garraiolaria, dendaria, ingeniaria …. Baita ere tailer ezberdinak egin ditugu, adibidez ogiarena. Honela lanbide ezberdinak gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Mila esker guztiei!
5 Urteko ikasleak Ikastolako Baratza sortzeko lehen urratsak ematen ari dira. Asteazkenean, txokolatada bat egin zuten Ikastolako patioan, txokolatea eta bizkotxoa salduz, bertatik ateratako diruarekin baratzean beharko dituzten erremintak erosteko. Bejondeizuela.